Gure Lea txikia aiton-amonen baserrira joan da. Bertan behiak, txerriak, untxiak eta oiloak daude eta, ohi bezala, kaka egiten dute. Hau kiratsa! Aitonak simaurra, gorotza edo satsa ortuko lurrarentzat dela aberatsa erakutsiko dio. Eta, horrela, Leak kaka bakoitza nola eta non erabil daitekeen ikasiko du. Maiuskulaz zein minuskulaz irakurtzeko eta irudi koloretsuez lagundutako irakurgaia. Saileko beste irakurgai batzuk: Elkarren lagun, gau eta egun eta Ospa hemendik!
- Idazlea: Irati Garmendia
- Irudigilea: Ane Arzelus
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2023
- Orrialdeak: 48
- Hizkuntza: Euskera


