Klarisa. Ume desagertuaren kasua - Arrate Egaña (EREIN, 2018) · FIRA

Klarisa. Ume desagertuaren kasua

Misterioa eta gertakari paranormalak gustukoak badituzue, animatu zaitezte Arrate Egañaren eleberritxo hau irakurtzera. Klarisa Lupabitx detektibe ospetsuak badu oraingoan erronka handia. Dirudienez Bertol izeneko mutiko bat desagertu egin da bere urtebetetze eguna ospatzen ari zenean. Inor ez du ezer ere ikusi eta ez dago inoren gain inongo susmo txarrik. Gure detektibeak ikerketa abiatzeko beharko dituen tresna eta tramankulu guztiak hartuko ditu erantzunak lortzearren: PRESTO erloju inteligentea, ERKSON-betaurrekoak, OZENOYE entzuigailu-ozentzailea…

  • Idazlea: Arrate Egaña
  • Irudigilea: Marimar Agirre
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Detektibeak
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2018
  • Orrialdeak: 116
  • Hizkuntza: Euskera
Klarisa. Ume desagertuaren kasua