La Belle - Uxue Alberdi (ELKAR, 2023) · FIRA

Bizitzan zenbait egun dira besteak bezalakoak diruditenak baina, gure baitan badakigu, ez direla berdin. Norbait falta da, zerbait aldatu da, edo —batzuetan— gauza biak. Danielleri —Doro ezagutu zuen egunean—hori bera gertatzen hasi zitzaion, oraindik ez bazekien ere, bizitza ikusteko modua aldatzen hasi baizitzaion. Doro zirku-gizona izandakoa da eta iragan horrek Danielle liluratzen du. Galderak sortzen zaizkio etengabe eta jakin-minak bultzatuta berarekin eman nahi du denbora gehiena. Hortaz, gauzen ifrentzua ikusten hasi da eta konturatzen hasi da, gainera, Zirkuaren atzealdea ez dela erakusleihoa bezain distiratsua. Istorio zinez hunkigarria.

  • Idazlea: Uxue Alberdi
  • Irudigilea: Bruno Hidalgo
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Zirkua
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2023
  • Orrialdeak: 56
  • Hizkuntza: Euskera
La Belle