Aimarrren etxe-blokean jende oso bitxia bizi dela ohartzeko orri gutxi batzuk besterik ez dituzu irakurri behar. Berehala ezagutuko dituzu Maria aguretxo alarguna, bere alaba Junkal, ezkongabe ederra, Mikel eta Argiñe nerabeak eta noski, bigarren solairuko Uxue. Izan ere, Uxueren begi beltzek gure protagonista liluratzen dute. Istorioa irakurtzen jarraitzean jabetuko gara zenbat desiratzen duen gure protagonistak Uxueren musu bat. Zer gertatuko da amaieran? Oso arina den eleberri labur honetan murgiltzea izugarri erraza suertatuko zaie gure gaztetxoei. Gustura irakurriko dute Antton Kazabonek ekartzen diguna oraingoan.
- Idazlea: Antton Kazabon
- Irudigilea: Alex Orbe
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2019
- Orrialdeak: 84
- Hizkuntza: Euskera


