Limak more koloreko gutuna eta orri zuriak dituen liburua jaso ditu. Badaki bere ama Maiak emandako oparia dela eta Paulitaren etxera joan da zertarako balio duen ikusteko. Paulitak liburu magikoa dela esan eta bertan arao asko agertzen direla azalduko dio, baina ez du astirik izanen gehiegi sakontzeko oporretara doalako. Limak orduan oraindik ezagutzen ez dituen bere bi anaiak topatu (lehenbizi Atarrabi, Mikelats geroago), eta Konjuruliburuari atera dakiokeen atarramendua ikasten joango da. Zoritxarrez, arazotan sartuko da Atarrabik infernura bere itzal bila joan behar duela esaten dionean, bere lagun minaren ama sendatzearen truke. Lima infernura joango da eta baita Txerren ezagutu ere. Azkenean, Infernutik onik aterako da eta, uste ez badu ere, itzalarekin atera eta bere lagunaren ama sendatu egingo da.
- Idazlea: Miren Gorrotxategi
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Mitologia
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2024
- Orrialdeak: 146
- Hizkuntza: Euskera


