Dagoeneko ezagutzen dugu Marisa eta bere baserri ederra, ¡¡PUAGGHH!! izeneko ipuin gomendagarriari esker. Honako honetan, baserrian gauero oilo bat desagertzen da. Marisak goizero desagertutako oiloaren lekuan luma bakar batzuk besterik ez ditu aurkitzen. Haserre eta arduraturik baserritarrak behin eta berriz oztopo eta konponbideak ipintzen ditu, bere ustetan lapurra den Liur azeriak beste oilorik harrapatu ez dezan. Baina, bere buruari kalte egitea besterik ez du lortzen eta egunsentiarekin bat, baserria egunero oilo bat gutxiagorekin esnatzen da. Konponbidea: elkarrizketa sinple bat.
- Idazlea: Eneko Etxegarai
- Irudigilea: Eduardo Rodríguez
- Generoa: Ipuinak
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: DENONARTEAN
- Edizio urtea: 2014
- Hizkuntza: Euskera


