Uxueri irakurtzea eta idaztea gustatzen zaio. Izan ere, nobela bat ari da idazten eta eskolan gertatzen ari diren gauza arraroak kontatzen ditu. Bere irakaslea lokartu eta beste bat jarri dute bere ordez, baina irakasle berri honek oso gauza bitxia eskatu die: nahi dutena egiteko. Uxuek susmo txarra hartu dio honi eta lagunen eta familiakoen laguntzarekin misterioa argitzen saiatuko da.
- Idazlea: Ana Jaka
- Irudigilea: Bruno Hidalgo
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2016
- Orrialdeak: 83
- Hizkuntza: Euskera


