Kar, kar, kar! Zer-nolako familia Marimatrakena! Hirugarren liburu honetan, aurrekoetan bezalaxe, haien abenturak eta kalenturak kontatuko dizkigute umorez beteriko pasadizo laburren bitartez. Eskolan problemak biderkatzen joango zaizkie Lararen muki berdeak direla eta. Gero, bere gurasoek gauerako egindako pizza eta telebista plan zoragarria pikutara joango da barazki-pizza egin behar dutela deskubritzen dutenean. Fabrizioren ile-apaindegira joatea beste abentura bat izango da, eta zer esanik ez hondartzara joatea! Ana Jakak eta Iousu Mitxelenak bikote bikaina egiten dute testuak eta irudiak umorearekin fusionatuz.
- Idazlea: Ana Jaka
- Irudigilea: Iosu Mitxelena
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Umorea
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2019
- Orrialdeak: 37
- Hizkuntza: Euskera


