Marizikina naiz, eta zer? - Uxue Alberdi (ELKAR, 2013) · FIRA

Marizikina naiz, eta zer?

Denok izan dugu Marizikin bat gure barruan txikitan. Goizean amak edo aitak dotore-dotore eta garbi-garbi janzten gintuzten eskolara edo plazara joateko, baina momentu batean eta arrazoi ezezagun bat edo bestegatik, arrautza-gorringoa, tomate-saltsa, txokolate tanta edo marrubi zukua erortzen zitzaigun gainera. Aneri gauza bera gertatzen zaio. Bere amak señorita itxura eman behar duela esaten dio, eta horrexegatik, atzamarra sudurrean sartzen duen bakoitzean, ahoa irekiarekin jaten duenean edo ondo orraztuta ez doanean, Marizikin deitzen dio. Bere neba Anttoni berriz ez dio holakorik esaten, izan ere, nahiz eta bera bezain narrasa izan, mutilentzat ez dago marizikin bezalako hitzik. Ipuin dibertigarria eta errebindikatiboa Uxue Alberdirena. Eider Eibarren ilustrazio ederrak laguntzen dute testua, kolore eta forma eztiekin, non pertsonaien keinuetan eta begiradetan, haurren intentzioak eta berezko xalotasuna nabaria den.

  • Idazlea: Uxue Alberdi
  • Irudigilea: Eider Eibar
  • Generoa: Ipuinak
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2013
  • Orrialdeak: 31
  • Hizkuntza: Euskera
Marizikina naiz, eta zer?