Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa - Amancay Gaztañaga (ELKAR, 2024) · FIRA

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa

Institutuan hasten da istorioa. Martin Martina zuzendariaren bulegora deitu dute institutuko patioan zuzendaria iraintzen duen graffitia egiteagatik. Institututik bota eta, aitarekin oniritziarekin, aiton-amonen herrira uda pasatzera bidaltzen dute. Aiton-amonak gaztelu batean bizi dira. Ezkutuko pasabideetatik ezezaguna den mundua topatzen du lurpean. Bertan, bilera bat egiten topatzen ditu mitologiako izaki desberdinak: harpiak, Basajaun, Tartalo, basiliskoa… Norbaitek laminen urrezko orrazia lapurtu omen du eta errudunaren bila abiatu behar dira, orrazia duena laminen borondatearen jabe bilakatzen baita. Ematen du urrezko orrazia duena laminak erabiltzen ari dela abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan. Jentilak eta Esfingea zital honen laguntzaileak dira. Martin Martina herriko beste gazte batzuekin eta fantasiazko zenbait izakiekin batera saiatuko dira urrezko orrazia berreskuratzen. Hasiera batean, uda aspergarria ematen zuena benetan zirraragarri bilakatuko da. Abentura bukatutakoan institutura bueltatuko da. Bertan egunak eta asteak motel pasatzen zaizkio uda horretako fantasiazko pertsonaia bat berriro agertzen zaion arte, aiton-amonen gaztelura bueltatzeko atea zabalik utzita.

  • Idazlea: Amancay Gaztañaga
  • Irudigilea: Alain Martinez
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Fantasia
  • Beste gaia: Euskal mitologia
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2024
  • Orrialdeak: 192
  • Hizkuntza: Euskera
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa