XX. mendearen hasieran Bilbon girotutako istorio honetan emakume gazteak medium lanak egiten ditu diru pixka bat ateratzeko. Hori dela eta, mamua agertzen zaion andrea ezagutu, bere laguntzailea desagertu eta Dolores izeneko gaztea agertuko da bere bizitzan. Hariari tiraka, misterio hauek guztiak erlazionatuta daudela deskubrituko du. Garai horretako bizimodua, espiritismoak izan zuen gorakada eta Dolores Ibarruri ezagutzeko aukera ematen duen kontakizuna.
- Idazlea: Etxeberriak
- Irudigilea: Iñaki G. Holgado
- Generoa: Komikia
- Gaia: Suspensea
- Beste gaia: Historia
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2025
- Orrialdeak: 67
- Hizkuntza: Euskera


