Miñan - Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balde (SUSA, 2019) · FIRA

Konakrytik Europara Ibrahimak egiten duen bidaia kontatzen duen testigantza hunkigarria. Kilometroak oinez, egarria, gosea, ametsak, bakardadea… gidatuko dute anaiaren bila egindako bidaia. Gaur egun etorkin batzuek pairatu behar dituzten baldintzak, tirabirak, egoerak, mafiak… kontatzen dituen lehengo pertsonan idatzitako istorioa. Ibrahimak ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia. Pertsonak soilik zenbakiak diren mundu krudel hau pixka bat gehiago ulertzeko ezinbesteko irakurketa.

  • Idazlea: Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balde
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Migrazioa
  • Adina: 14-15
  • Argitaletxea: SUSA
  • Edizio urtea: 2019
  • Orrialdeak: 134
  • Hizkuntza: Euskera
Miñan