Uxue Alberdiren Txikitzen zaretenean izan zen bere lehen liburua niretzat, eta maitemindu ninduen. Orduan iruditu zitzaidan umeek, helduek zein umeek eta helduek elkarrekin irakurtzeko istorioa zela. Familian partekatzeko. Munduko karramarrorik ertainena-rekin gauza bera gertatu zait. Hitz jolasak, irudiak, umorea… dena dauka adin guztietako irakurleek gozatu dezaten. Banaka zein lagunduta. Itsasertzean zein lehorrean. Udaran zein neguan.
- Idazlea: Uxue Alberdi
- Irudigilea: Ruth Juan
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Ipuinak
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: BEGIKO
- Edizio urtea: 2021
- Orrialdeak: 35
- Hizkuntza: Euskera


