Munstroek ere hortzak garbitzen dituzte - Jessica Martinello (TXALAPARTA, 2018) · FIRA

Munstroek ere hortzak garbitzen dituzte

Jakin badakigu oso zaila izaten dela gure txikientzako berriak diren gauza horiek ohituratzat hartzea, are gehiago gorputz-higienearekin zerikusirik badute. Kasu honetan, hortzak garbitzeko beldurrari aurre egiteko album irudiztatu bat daukagu. Ipuin honetako neskatoak munstro iletsu eta alai bat ezagutuko du bere komunean, zertan eta hortzetako eskuilari pasta jartzen! Baina zertarako? Munstroek hortzak garbitzen al dituzte? Badirudi baietz. Izan ere, etxeko munstro guztiek beraien hortz zorrotzak primeran garbitzen dituzte egunean hirutan, beldurra baitiote munduan ezagutu den piztiarik ikaragarriari…Txantxar Munstroari!

  • Idazlea: Jessica Martinello
  • Irudigilea: Grégoire Mabire
  • Generoa: Album ilustratua
  • Adina: 4-5
  • Argitaletxea: TXALAPARTA
  • Edizio urtea: 2018
  • Orrialdeak: 32
  • Hizkuntza: Euskera
Munstroek ere hortzak garbitzen dituzte