Neba-arrebak! - Rocío Bonilla (ALGAR, 2018) · FIRA

Neba-arreben arteko harremanak ulertzeko interpretazio aparta. Nebak, errinozero aspergarri eta zapaltzaile bezala ikusten du, baina ez beti. Arrebak, tximu astun eta nekagarri bezala, nahiz eta bere falta sumatu noizean behin. Istorio berdineko bi ikuspuntu, txanponaren bi aldeak, neba-arrebak izatearen alde onak eta alde txarrak oso ongi azaltzen duten nortasun handiko ilustrazioez lagunduta. Familiarekin irakurtzeko aproposa, barre-algara bermatzen duen amaierarekin. Gauza batzuetan neba-arrebak ados daude eta!

  • Idazlea: Rocío Bonilla
  • Irudigilea: Rocío Bonilla
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Sentimenduak
  • Adina: 4-5
  • Argitaletxea: ALGAR
  • Edizio urtea: 2018
  • Orrialdeak: 48
  • Hizkuntza: Euskera
Neba-arrebak!