Etxera iritsi da neskatila eta ez dago inor. 19:30. Laster etorriko dira? 19:45. Zer arraroa? 20:30. Aitaren telefonoak kale. Amaren telefonoak kale. Amonaren telefonoan erantzungailua. Aitonaren telefonoan? Ezer ez, aitonak telefonorik ez daukalako. 20:45. Eta, orain? 23:15. Nitaz ahaztu dira. Edo hori pentsatzen du behintzat. Egoera korapilatzen joango da benetan zer gertatu den jakiten dugun arte. Oso irakurketa entretenigarria.
- Idazlea: Yolanda Arrieta
- Irudigilea: Eider Eibar
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2014
- Orrialdeak: 39
- Hizkuntza: Euskera


