Zer pasatzen da mendebaldeko pertsona gazte baten burutik? Erabakiak hartzerako orduan noren jabe gara? Zer da hobeagoa, sukaldaritzarako tresnak edo telebista? Edo agian kapsuladun kafea egiteko makina? Egungo sistemaren kritika zorrotza eta umoretsua dugu eleberri honetan. Momentu oro gabiltza erabakiak hartzen, baina inongo hausnarketarik egin gabe. Neska gazte baten momentu bakoitzeko pentsamendu sakonak, politak, gogorrak eta argiak aurkitzen ditugu istorio honetan. Era berean, lan-harremanen eta sexu-afektiboen azalpen zehatzak istoriari errealismoa eta gertutasuna emango diote. Kattalin Mineren lehenengo literatura lana da eta XVIII. IGARTZA saria irabazi zuen. Dudarik gabe geure burua hobe ezagutzen lagunduko gaituena.
- Idazlea: Kattalin Miner
- Generoa: Narratiba
- Adina: +16 eta helduak
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2018
- Orrialdeak: 128
- Hizkuntza: Euskera


