Nola izan naiteke atsegina besteekin? - Katie Daynes (TTARTTALO, 2021) · FIRA

Nola izan naiteke atsegina besteekin?

Bilduma honetan gure txikien galdera sakon batzuei erantzuna ematen saiatzen dira: zergatik hiltzen dira gauzak? Edo, nola izan gaitezke atseginak besteekin? Izan ere atsegina izatea ez da gauza erraza eta galdera asko burura datorkie haurrei egoera ezberdinei aurre egin behar diotenean. Besteekin atseginak izaten ikasi behar dugu, naturarekin ere, eta nola ez! Norberak bere buruarekin zoriontsu egotea ezinbestekoa da osasuntsu egoteko. Bizitzak irakasten digu nola lagunkoi eta adeitsu izan, baina holako liburuek, marrazki atseginez eta altxatzeko leihatilatxoz beteak oso lagungarriak izan daitezke hasierako une horietan.

  • Idazlea: Katie Daynes
  • Irudigilea: Chirstine Pym
  • Generoa: Album ilustratua
  • Gaia: Dibulgazioa
  • Adina: 6-7
  • Argitaletxea: TTARTTALO
  • Edizio urtea: 2021
  • Orrialdeak: 16
  • Hizkuntza: Euskera
Nola izan naiteke atsegina besteekin?