Persepolis - Marjane Satrapi (ELKAR, 2023) · FIRA

Persepolis liburuari buruz dena esanda dago, ezinbesteko irakurketa da. Artelan autobiografikoa da, Iranen eta islamiar fundamentalismoaren historiara hurbiltzen gaitu ikuspuntu dibertigarri eta latz baten bidez. Eta azkenik euskaraz ere gozatu dezakegu.  Marjane Satrapi laguntzen dugu bere haurtzarotik Frantzian erbesteratzen den arte, justizia eta askatasuna bilatzen duen bitartean. Esandakoa, EZINBESTEKOA.

  • Idazlea: Marjane Satrapi
  • Irudigilea: Marjane Satrapi
  • Generoa: Komikia
  • Gaia: Emakumea
  • Adina: 14-15
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2023
  • Orrialdeak: 352
  • Hizkuntza: Euskera
Persepolis