Martina aita, ama, amama eta osaba Lukasekin bizi da, aititak pikondoaren abaroan egin zuen etxean. Osaba Lukasek pikondora igotzeko eta bertan orduak emateko zaletasuna dauka. Oso berezia da osaba Lukas; irakurtzea, txoriekin hitz egitea eta koplak kantatzea du gustuko. Bizizale amorratua da. Orduan guda hasten da eta aitak alde egin behar du.
XXXV. Lizardi Saria 2016 irabazi duen idazlan honek istorio gogorra bezain ederra kontatzen digu, hitzez zein pintzelez sortutako irudi xarmagarriz josita.
- Idazlea: Leire Bilbao
- Irudigilea: Maite Mutuberria
- Generoa: Narratiba
- Gaia: LIZARDI Saria
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2017
- Orrialdeak: 72
- Hizkuntza: Euskera


