Piripuinak liburuan Pirinioetako bost haranetan egiteko mendi-ibilbide desberdinen artean bost ipuin ageri dira tartekatuta. Distantzia, altuera eta iraupena zehazteaz gain, ibilbidea erakusten duen bideo bati lotutako QR kode bat eta ibilbidearen tracka duen beste QR kodea ditu. Liburu osoan zehar bertako fauna eta florari buruzko informazioa, orientazioari buruzko ohar praktikoak, gau lanaren inguruko istorioak eta antzinako kondairak topatuko ditugu. Ez da gida-liburu soil bat, naturan bizi diren izakiekiko errespetuzko hurbilketa egitera gonbidatzen gaituen lagun-liburua ere bada. Etxean irakurtzeko edo paseatzera joateko aproposa.
- Idazlea: María Lombillo Sáinz
- Irudigilea: Rakel García
- Generoa: Espezializatua
- Gaia: Natura
- Beste gaia: Ipuinak
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: SUA
- Edizio urtea: 2024
- Orrialdeak: 167
- Hizkuntza: Euskera


