Poesia haurtzaroaren lehenengo literatura da. Poesia hitz-jolas bilakatuta umearen unibertsoko partaidea da era natural batean. Haur kanta, aho-korapiloa, asmakizuna, erritmoa, errima, errepikapena… hizkuntzara modu erraz eta jostagarrian hurbiltzeko lehenengo saiakerak dira, aurrerago hizkuntza garatzea eta menperatzea ahalbidetuko dutenak. Piztipoema hauek hitzez eta hotsez gozatzeko beta emango dute.
- Idazlea: Leire Bilbao
- Irudigilea: Maite Mutuberria
- Generoa: Poesia
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: PAMIELA
- Edizio urtea: 2016
- Orrialdeak: 78
- Hizkuntza: Euskera


