Puka eta Mateoren oilarra - Jokin Mitxelena (ELKAR, 2020) · FIRA

Puka eta Mateoren oilarra

Jokin Mitxelena dugu idazlea eta ilustratzailea oraingoan. Bere lumak marraztu dizkigu makina bat ipuin eta ez da harritzekoa bere hitzek ere azkenean gure haur eta gazteen literatur istorioak sortzen hastea. Erritmo handiko kontakizun honen hasiera Mateo okinaren oilarraren ihesarekin hasiko da. Nola egingo du Mateok bere oilarra herritik alde egiten badu? Ronaldo oilarra paseoan atera da eta bere atzetik, oso kezkatuak, herriko biztanle guztiak, izan ere haien gosari goxoak arriskuan daude ogirik gabe geratzen badira!

  • Idazlea: Jokin Mitxelena
  • Irudigilea: Jokin Mitxelena
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2020
  • Orrialdeak: 60
  • Hizkuntza: Euskera
Puka eta Mateoren oilarra