Putzua - Goiatz Labandibar (EREIN, 2024) · FIRA

Garai guztietako emakumeok bizipen honetatik pasa behar badugu ere hilekoa lagun ikustezin bat bezala pairatzen dugu. Laureri gaur jaitsi zaio lehendabiziko aldiz eta beldurra, tristura eta ondoeza sentitu ditu. Pentsamenduak buru barruan kolpatzen zaizkio eta ez daki egoera nola kudeatu. Eskerrak inguruan emakume asko dituen -ama, ahizpa, amona- eta guztien artean grisa ematen zuen eguna koloretakoa bihurtzea lortuko dute. Irakurketa umoreduna, arina eta erraza.

  • Idazlea: Goiatz Labandibar
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Emakumea
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2024
  • Orrialdeak: 107
  • Hizkuntza: Euskera
Putzua