Seme bakarra izan nahi dut - Yann Coridian (ELKAR, 2019) · FIRA

Seme bakarra izan nahi dut

Gazteentzako liburu honetan narrazioa eta ilustrazioak elkarrekin aurkezten zaizkigu. Lehengo pertsonan idatzita dagoen eguneroko moduko istorioa dugu Paulena. Zortzi urterekin arazo potoloa etorri zaio, amaren tripa bezain potoloa; izan ere, bidean badator haurtxo bat. Honek sortaraziko dizkion buruhausteak ezagutuko ditugu, baina azkenean haurra iritsiko da eta... hainbesterako izango da? Arina, dibertigarria eta guztiz erreala!

  • Idazlea: Yann Coridian
  • Irudigilea: Gabriel Gay
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2019
  • Orrialdeak: 100
  • Hizkuntza: Euskera
Seme bakarra izan nahi dut