Sorginak antzina-antzinatik istorioetan ageri diren izakiak dira, baina aldi berean benetako pertsonak ere badira, existitu diren emakumeak, maiz jazarriak eta kondenatuak izan direnak. Munduko herrialde askotan izan dira, baita gaur egun ere izaten jarraitzen dute ez baitira iraganeko gauza. Izan ere, sorgin mota desberdinak daude: lehen sorginak, sorgin limurtzaileak, ipuinetako sorginak, sendagileak, igarleak, matxinatuak, akusatuak… Emakume ezagunak zein ezezagunak aurkitzen dira sailkapen honetan, baina zerbait amankomuna izango dute guztiek: jakintsuak, ahaltsuak eta askeak direla.
Izaki Miragarrien Entziklopedia.
- Idazlea: Cécile Roumiguiére
- Irudigilea: Benjamin Lacombe
- Generoa: Espezializatua
- Gaia: Dibulgazioa
- Beste gaia: Mitologia
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2023
- Orrialdeak: 88
- Hizkuntza: Euskera


