Babesorrietatik hasten den hitzik gabeko istorio honetan, adi! arreta osoa eskatzen baitu. Sagu batzuen mundu txikira hurbildu, nahigabea eman duten bi sagutxoen etxe barrura sartu eta, orrialdez orrialde, adimena zorroztu beharko dugu gertatzen diren aldaketa xumeek egoera erabat trukatu egingo baitute. Baita aldartea bihurtu ere. Ildoak azken babesorrietaraino eramango gaitu berriz ere, istorio biribil baten golkoan egon garenaren sentipenarekin agurtuz.
- Idazlea: Maite Gurrutxaga
- Irudigilea: Maite Gurrutxaga
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Gatazken konponbidea
- Beste gaia: Hitzik gabe
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2025
- Orrialdeak: 28
- Hizkuntza: Euskera


