Trumoiaren alaba - Jon Arretxe (EREIN, 2021) · FIRA

Munduan zehar bidaiatzeko garraioa dugu liburua. Ohean etzanda egonda ere, urrutiko herrialdetara joateko aukera ematen digu; sofan eserita planetaren bestaldeko biztanleak ezagutu ditzakegu. Jende askorentzat baliagarria bada ere, etxetik atera berri diren gazteentzat are gehiago oraindik. Trumoiaren alaba eleberrian urrutiko ekialdean gertaturiko egoera latza ezagutzeko aukera izango dute irakurleek bere protagonistaren –Batari, neska gaztearen- ibilbidea jarraituz. Komunikabideetan gertatzen ez den bezala, hasierako egoeratik abiatuta bertako errealitatea era sakonago batean ulertzeko aukera izango dugu, Batariren begietatik ikusita, bere azalean sentituta. Abentura anitz biziko ditu neskatxak eta gora behera asko igaroko ditu, batzuk zakarrak benetan, baina ibilbidearen bazter guztietan itxaropen argiak gidatuko du. Eta bizi garen munduan, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

  • Idazlea: Jon Arretxe
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 14-15
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2021
  • Orrialdeak: 139
  • Hizkuntza: Euskera
Trumoiaren alaba