Noiz pasatzen dugu koloreen mundutik, alaitasunetik, naturaltasunetik, jokoen eta zoriontsu egiten gaituzten horrenbeste gauzetatik, txuri beltzez jantzitako beste mundu aspergarri, irudimen falta eta betebeharrez jositako horretara? Helduek eta haurrek partekatzeko liburu bat, bizitzaren bidaia… Denbora aurrera doa eta haurtzaroko gauza miresgarri asko ahazten ditugu, baina lasai egon zaitezte, oraindik ez da berandu guzti hauek berreskuratzeko!, noiz? Txikitzen zaretenean!!! Txuri-beltzean ilustratutako istorioa, haurtzaroko koloreekin jantzia. Edozein adinarekin irakurtzeko aproposa, batez ere, barruan daramaten haurra ahaztu dutenentzat.
- Idazlea: Uxue Alberdi
- Irudigilea: Aitziber Akerreta
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: PAMIELA
- Edizio urtea: 2013
- Orrialdeak: 30
- Hizkuntza: Euskera


