Haur sortzaile baten istorioa dugu hau, irudimena gainezka duena, bere jolasak sortzen dituena eta fantasiari mugarik jartzen ez diona. Pozik jolasten dabil txanponaren beste aldearekin topo egiten duen arte: errespetu falta duten ume iraingarriak, besteak bezala ez jolasteagatik erasotzen diotenak. Zailtasunak gorabehera, irakurtzeko istorio ederra eta liluragarria bere irudietan, eskuzabaltasunez eta alaitasunez ilustratua baitago. Oso iradokitzailea.
- Idazlea: Marc Majewski
- Irudigilea: Marc Majewski
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Gatazken konponbidea
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: ALBERDANIA
- Edizio urtea: 2023
- Orrialdeak: 44
- Hizkuntza: Euskera


