Ur eta Lur - Yolanda Larreategui (EREIN, 2021) · FIRA

Lur apoak bere etxeko sarreran urmael zoragarri baten horma-irudi bat topatu du eta basoaren beste aldean dagoelakoan, motxila lepoan hartu eta bidean jarri da. Ikaragarrizko euri-jasa batek arrastaka eramango du Ur igela bizi den lekuraino. Bai batak baita besteak ere urmael zoragarria izan zenaren bila ari dira, eta elkarlanean bi adiskide berri hauek haien ametsak betetzeari ekingo diote. Yolanda Larreateguiren testuak eta Eider Eibarren marrazki goxoek eramango gaituzte XXXIX. Lizardi Saria irabazitako eleberritxo honetan zehar non adiskidetasuna eta ausardia izango diren nagusi.

  • Idazlea: Yolanda Larreategui
  • Irudigilea: Eider Eibar
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: LIZARDI Saria
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2021
  • Hizkuntza: Euskera
Ur eta Lur