Erabateko proposamen poetikoa, mimo eta detaile handiz zaintzen dituena bai testua eta ilustrazioa, eta baita bere jolas, abesti eta musika ere, kartoizko kutxatxoa ahaztu gabe, xumea eta bizi ditugun garai hauetako aproposa. Eskerrak argitaletxeari eta baita Juan Kruzi ere, erdaraz berregiteagatik. Ur, gauzen bide naturalari jarraitzearen kontra dagoen ur tanta da. Behin eta berriz esaten diote zein den bere patua, baina berak behin eta berriz kasurik ez. Ordenak, mehatxuak, tratu txarrak eta limurkerien ondoren dator Iparraldeko Haize agurgarria, zeinek behar dituen denbora eta azalpenak ematen dizkion. Ipuin poetiko honen ondoren entzun eta irakurri ditzakegun abesti eta poema ugari datoz. Gure nahierara sortu dezakegu euria orritxo gardenei esker: ekaitza, euritakoa hegan eramaten duen denboralea, euri-lanbro edo eta uholde-urak, zirimiri…, eta txuri beltzean dauden ilustrazioekin elkartu ditzakegu, itzalen antzerkiaren antzera, nola ez, tanta gehiago eta euri gehiago iradokitzen diguten ilustrazioekin.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide eta Oihane Igerabide
- Irudigilea: Elena Odriozola
- Generoa: Poesia
- Gaia: CDarekin
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: DENONARTEAN
- Edizio urtea: 2014
- Orrialdeak: 25
- Hizkuntza: Euskera


