Berdin dio animaliak zein tamainakoak diren. Haien mundua, gure mundua, izugarri gustatzen zaigu eta egunero egunero euren inguruko berria den zerbait ikasten dugu. Batzuk gertu izanda ere ez ditugu sekulan ikusi ezta ukitu ere egin, horrexegatik izugarrizko aukera ona eskaintzen dizkigute bi liburu entziklopediko hauek. Hemen ikasi eta ikusiko dugu nola egiten duen armiarmak amarauna, nola ikusten duen euliak, edo zenbateko abiadura har dezake gepardoak. Bidai ziragarria benetan egingo duguna entziklopedia honi esker; izan ere, hemen aurkezten zaizkigun animaliak gure etxe ondoko lorategian aurkitu ditzakegu, harri baten azpian, uretan barne,ozeano hondoan, zeru zabalean edota Afrikako sabanan. Abentura hau bizi ondoren, animalia horiek ez dute sekreturik izango irakurleentzat. Murgildu zaitez mundu miresgarri honetan!
- Idazlea: Pascale Hédelin
- Irudigilea: Dan Kerleroux
- Generoa: Album ilustratua
- Gaia: Zientifikoa
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: TTARTTALO
- Edizio urtea: 2016
- Orrialdeak: 50
- Hizkuntza: Euskera


