Xirimiri - Fermando Pérez Hernando (PAMIELA, 2022) · FIRA

Ruth, Thor, Lili eta Rene txorikumeak zuhaitz batean bizi dira amarekin. Haizea dabil eta, horregatik, laino beltz eta potoloa haien gainera iritsi eta tantaka hasi da. Aterpea bilatuko dute lau txoritxoek baina, mokoa zabaltzean, hitz egiteko modu xelebrea dutela konturatuko gara. Batzuetan, hitz egiten ikasten ari garenean xelebre samar hitz egiten dugu, ezta? Egileak berak sortutako irudiek laguntzen dute istorioa.

  • Idazlea: Fermando Pérez Hernando
  • Irudigilea: Fernando Pérez Hernando
  • Generoa: Album ilustratua
  • Adina: 4-5
  • Argitaletxea: PAMIELA
  • Edizio urtea: 2022
  • Orrialdeak: 30
  • Hizkuntza: Euskera
Xirimiri