Ameli ipuin kontalaria istorioekin, kantuekin eta bertsoekin jolasean dabilen narratzailea dugu. Gure herriko istorioak eta bidean topatutakoak kontatzen ditu, adierazmen handiarekin, objektu txikiak erabiliz, soinuak, liburuak… umeak liluratzen dituen errepertorio polit bat erabiltzen du.
Ipuin tradizionalak, asmatutakoak, munduko edozein tokiko ipuin herrikoiak eta ipuin mitologikoak kontatzen ditu. Hauen bitartez, ondoko balioak erdigunean jarriz: adiskidetasuna, hazkunde pertsonala, pertsonen arteko berdintasuna eta hizkuntza inklusiboa.
Haur hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arteko ikasleei kontatzen dizkie istorioak, bakoitzaren behar eta momentura egokituz.
Bere errepertorian dauden zenbait ipuin
8 urte arte:
- Sekretu bat, maite zaitudalako
- Xirrikituen jostunen istorioa
- Akerra ete behia


