Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodriguez: “BADUT taldea”
Anduriña eta Txefo daramate hamarkada bat baino gehiago ipuinak musikarekin kontatzen umeentzat, publiko familiarrarentzat eta helduentzat bai euskaraz eta erdaraz. Klown eta anterkiko formakuntza daukate. Umorea erabiltzen dute beraien saioetan, publikoak istorioekin bidaia bat egin dezan batez ere bidaia emozionala eta era berean une atsegina pasatzea da beraien helburua.
Mugimendu haundiekin, keinuekin eta hitzekin kontatzen du Anduriñak. Txefok berriz hitz bat ere esan gabe konplizidadea hartzen du publikoarekin bere keinuekin eta bajo elektrikoaren soinuarekin osatzen du Anduriñaren aktuazioa. Publikoari parte-hartzea proposatzen diote.
Bere errepertorian dauden zenbait ipuin
8 urte arte:
- Elefante txikia
- Nino eta Xagua
- Matiasen trena
- Doña Karmen
10 urte arte:
- Mari Puzker
- Selma eta sorgiña
- Ardiak eta belarra