Ane Gebara · FIRA

Gasteizen jaiotako kontalaria da besteak beste. Munduko edozein txokotako ipuinak kontatzeko aukera bazuen ere, bere herrian bertan zer kontatzen zen jakiteko jakinminez hasi zen ipuinen munduan murgiltzen. Ipuin tradizionala, sukaldeko ipuinak edota gertuko basoetan gertatzen zirenak entzun eta irakurri ostean hasi zen bere errepertorioa sortzen eta poliki poliki handitzen.
Umorea, bizitasuna eta konplizidadea dira gehien estimatzen eta lantzen dituen aspektuak. Horrekin batera hunkitzeko eta pentsarazteko edo eraldatzeko kontakizunak bilatzen dituelarik etxetik gertu baita urrutiko ipuinekin.

3urtetik gorakoentzat kontatzen du, publiko bakoitzera moldatuz bai adinez baita momentuko energia kontuan hartuz.
 
Bere errepertorioan dauden zenbait ipuin

Besteak beste:
- Ttartalo
- Arburuko indartsua
- La niña que riega la Albahaca
- Txita erdi