Eskoriatzan jaio zen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten du noizean behin, errekak legez, itsasorainoko bidea egitea.
Iruñeko Hezitzaileen Eskolan ikasi zuen gizarte integrazioa, eta ordutik, azken hogei urte baino gehiagoan, gazteekin lanean ari da. Ipuin saioak bere ohiko lanarekin partekatzen ditu.
Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; estatuko ipuin kontalari erreferente gehienen eskutik jaso du formazioa.
Ipuinak kontatzen dituenean, bestelako mundu bat posible dela sinesten du, guztiek lekua duten mundua, koloretsua, justua, ederra. Begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen du, gozo, xamur, euskara garbian eta zainduan. “Berba” hitza maite du, berbak dira bere lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditu tentuz. Ipuin tradizionalak eta egile berriagoen ipuinak kontatzen ditu, besteak beste.
Bere errepertorian dauden zenbait ipuin
Haur hezkuntza:
Lehoiaren maskara
Bi anaiak
Amona mixeria
Koloretako haria
Mollyk ez daki ipuinik
DBH:
Hitzen lapurra
Ikusteko betaurrekoak
Perikot
Sir Gawain eta zaldun berdea
Eskerrik asko!