Inés Bengoa · FIRA

Ines Lizarran bizi da, Kazetaritzan lizentziatua da eta Nafarroako Antzerki Eskolan ere ikasketak burutu zituen. Ipuin kontalaria da. Museoetan bisita gidatuak egiten ditu eta helduentzako ipuinak kontatzeko ikastaroak ematen ditu.

Ipuin tradizionalen eta beste sortzaile batzuen ipuinen bertsioak egiten ditu eta haurren adin ezberdinetara egokitu ere. Pertsonaiak eta egoera konkretuak deskribatzeko ahotsak, keinuak eta mugimenduak erabiliz entzulearen adimena erakartzeko erraztasuna dauka. Umorea askotan agertzen da bere kontakizunetan. Liburuak, irudiak eta Kamishibai erabiltzen du.
 
Bere errepertorioan dauden zenbait ipuin

6 urte arte:
- Elurrezko panpina (Enid Blyton)
- Zaunka egiten ez zekien txakurra (Gianni Rodari)
- Sorgina pirulina (Kate Banks)
- Ipurditxo bihurritxo (José Luis Cortés)
 
6-10 urtekoentzat:
- Berdintasuna maite dugulako
- Jontxu despistatutxoa, Ingalaterrako ipuin tradizionala
- Zakuaren gizona, Espainiako ipuin tradizionala
- Errotatxo magikoa, Noruegiako ipuin tradizionala
- Eulia, Japoniako ipuin tradizionala
 
10-12 urtekoentzat:
- Blancaflor, Espainiako ipuin tradizionala
- Euskal eta Greziar mitologiako istorioak: Tartalo, Teseo eta Minotauroa, Txerren, - Eguzkilorea, Galtzagorriak…

12-15 urtekoentzat:
- Hiltzen ez zaren lekua, Italiako ipuin tradizionala
- Neskato jakintsua, Errusiako ipuin tradizionala
- Hiru galderak, Espainiako ipuin tradizionala
- Mamua ikusi nuen lehenengo aldia, norberak sortutako testua