Tolosan jaio zen 1951an. Tolosan bertan bizi da eta bertako Batxiller Katedraduna da. Lanbide horri eskaini dio bere denboraren zati bat duela ia hogeita hamar urtez geroztik. Bera, Atxaga, Ordorika, Sarrionandia eta beste batzuek eratu zuten Pott banda, hirurogeita hamar urtetako euskal kulturaren egoerari bultzada ederra emanen zion taldea, hain zuzen. Euskaltzain urgazle da.
Helduentzako hainbat eleberri plazaratu ditu, horietako bat erdarara itzulia. Haren idazkerak itxura zeharrargitsua eta barne-bakarrizketak biltzen ditu, non egileari bizitzea tokatu zaion gizartearen pertsonaiak eta egoerak islatzen baititu. Haur eta gazteentzako bildumetan, dozena erdi liburu eman du argitara Riskyren eta haren lagunartearen abenturei buruz, bai eta beste izenburu batzuk ere. Eusko Jaurlaritzaren Narrazio Laburrak saria eskuratu zuen.
Bere topaketak
Topaketak euskaraz egiten ditu. Igarkizun eta asmakizunekin jolastea du gustuko, horretarako gako-hitzak erabiliz, eta nolabaiteko zirku-giroa sortuz. Hizkera hori ijitoekin ikasi zuen Riskyk. Bere liburuen aleak sinatzen ditu.





