Maider Galarza · FIRA

Irundarra jaiotzez, Maiderrek 15 urte baino gehiago daramatza kontu kontari. Bere kontakizunek hainbat herrialdeetatik bidaiatu dute: Espainia, Alemania edota Frantzia.
Antzerki ikasketak “Nafarroako Antzerki Eskola”n eta Bartzelonako “Escuela Internacional Berty Tobias”en burutu zituen. Arte performatiboetan postgradu bat ere badu Londreseko “Rose Bruford” Unibertsitatean gauzatuta. 
Jaiotzez begiluzea, Maiderri hitzetaz aparte, hainbat elementuekin jolastea gustatzen zaio: gorputza, musika edota objektuak. Ipuin tradizionalak, beste egileenak edota propioak hartu eta, mimo handiz, sukaldatu eta paperetik hitzera eramaten ditu. Entzuleari eskua luzatu eta emozioz beteriko bidaia proposatzen dio, beti jolasa gidari delarik. 

Bere errepertorioan dauden hainbat ipuin:

4- 8 urte                                                                         8-12 urte
-        Ohe azpian.                                                            -   Maui eta amu majikoa.
-        Tripontzia.                                                               -   Zazpi ahizpak.
-        Munstro iletsua.                                                     -    Euli Firiri.
 
Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleentzat ere kontatzen du.