Oihulari Klown antzerki konpainiaren sortzailetariko bat da, klown antzerkian eta ahozko kontakizunean aditua. Umeen eta profesionalen ahozko kontakizuneko irakaslea. Cirque du Soleilen lan egin du, antzerkiak zuzentzen ditu, idazten du; eta antzezle, kontalari eta pailazo lanetan aritzen da. Bere ikuskizunetan garrantzi handia ematen dio genero berdintasunari, umorez eta ironiaz landuta.
Lasaitasunez kontatzen du, hitzak eta keinuak lanabesa bihurtuz. Justizia eza, sentimenduak edo bakoitzaren barne kemenak islatzen ditu umorearen bidez entzuleriaren aurrean aritzen denean.
Txikitatik entzundako kontaketak, argitaratutako eta berak asmatutako ipuinak kontatzen ditu.
Haur eta Lehen Hezkuntzarako saioak.
Bere errepertorioko ipuin batzuk:
5 urtetatik 11 urtetara:
- Bigarren Printzeza
- Zu jaio zinen egunean
- Monstruoak bizi diren lekuan