AHT. Arrisku handiko trena - Nerea Loiola (EREIN, 2024) · FIRA

AHT. Arrisku handiko trena

Protagonistak –irakurleak berak- ikasbidaian Parisera joateko trena hartu behar duen momentuan hasten dira arazoak ez baitu nortasun agiria topatzen. Bere lagun guztiak segurtasun kontrola pasatzen duten bitartean bera –hau da, zu- irakaslearekin gelditu behar da galdutako agiriaren bila. Honen ondorioz lehenengo trena galtzen du, eta beranduago doan beste tren bat hartuko du Ane irakaslearekin batera.
Treneko konpartimentua Esparza izeneko gizon batekin partekatzen dute, bera momentu horretan hor ez dagoen arren. Bere gauzen artean mezu arraro bat, pasaportea eta lau pertsonen fitxa duen larruzko karpeta topatzen du. Protagonista konturatzen da pertsona horiek trenean doazela. Momentu batean, Esparza jauna desagertu egingo da eta protagonista zer gertatu zaion asmatzen saiatuko da. Desagerpena fitxetan agertzen diren pertsonaiekin zerikusia duela susmatzen du.
Geltokian ezagutu duen Duna izeneko neska batekin desagertutako pertsona honen kasua ikertzen hasiko da. Azkenean, norbaiten gorpua topatzen dute manta batez estalia. Manta altxatzera ausartzen ez direnez Ane irakasleari kontatzen diote dena eta, hara non, irakaslea bera lau susmagarri horietako bat da! Eta gainera beste hirurekin batera Esparza jauna hil dute istripuz. Kontua da, Esparza jauna apaiza zela eta garai batean umeak lapurtzen zituela beste guraso batzuei emateko diruaren truke. Ane irakaslea ere lapurtutako umea da. Lortu nahi zutena epaitzea zen, baina zorigaiztoko istripua gertatu eta gero gauzak beste era batera suertatu dira. Pertsonaia guztiak Parisera iristen dira poliziari ezer esan gabe.

  • Idazlea: Nerea Loiola
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: Aukeratu zure abentura
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2024
  • Orrialdeak: 159
  • Hizkuntza: Euskera
AHT. Arrisku handiko trena