Nerea Loiola · FIRA

Txikitatik maite izan du idaztea eta irakurtzea, baina ikasle oso ona zen eta korronteek -eta gurasoek eta irakasleek- ingeniaritza mekanikoa ikastera eraman zuten. Hala, Ingeniaritza Mekanikoko Graduatua da eta alor horretan ekin zion bere lan ibilbideari. Berehala ohartu zen lekuz kanpo zegoela eta, horregatik, lana utzi eta irakasle izateko graduondoko bat ikasi zuen. Matematikako irakasle izan da orduz geroztik, eta lanbidea gustuko izan duen arren, azken urteetan literatur sorkuntzak geroz eta leku handiagoa hartu du bere bizitzan. 

2016az geroztik, irakurle izatetik idazle izatera igaro zenetik, landare igokari baten moduan kateatzen joan zaio literatura gorputzera eta bere zainik txikienetaraino iritsi da ohartzerako. Sorkuntzarik gabe ez da, literaturarik gabe ez da. Horregatik, 2022an erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: irakaskuntza utzi eta bere bizitza literatur sorkuntzari ematea. Eta hala ari da 2022ko irailetik hona, langile autonomo moduan bere kabuz lanean, idaztetik eta idazteko.

Bere topaketak
Oso gertukoa da ikasleekin eta bere lanbideari eta idazlanei buruzko galderak erantzuten ditu. 

Gomendatutako irakurgaiak:

Naian

Naian

Nerea Loiola

Jon Aranguren

Adina: 6-7

Harri bat poltsikoan

Harri bat poltsikoan

Nerea Loiola

Rocio Irigoyen

Adina: 8-9

7G udalekuak

7G udalekuak

Nerea Loiola

Adina: 10-11

Azken denbora

Azken denbora

Nerea Loiola

Adina: 10-11

Azken lanhütarra

Azken lanhütarra

Nerea Loiola

Cristina Fernández

Adina: 10-11