Orokorrean, haurtzaroaren begirada garbia eta sailkapenik gabea izaten da. Ondokoa ez da ez mutila, ez neska; ez zuria, ez beltza; laguna da, besterik gabe, jolaskidea. Helduak izaten dira nor den edo ez den arraroa esaten dutenak eta hori da neska-mutiko askok ikasten dutena, nahiz eta beti egon desberdintasuna eta horren zergatia ulertu nahi duena. Horietakoa da Naian, hain zuzen, bere inguruko jendeari entzun, behatu, bere buruari galderak egin eta ondorio propioak ateratzen dituena.
- Idazlea: Nerea Loiola
- Irudigilea: Jon Aranguren
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 6-7
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2022
- Orrialdeak: 40
- Hizkuntza: Euskera


