Krispin aitona bizi den txabolara bisitatzera joan da eta bere bizimodua ikusita harritu egin da: ez dauka ez telebistarik, ez telefonorik, ez ordenagailurik, ez ezer! Baina gehien harritzen duena da bakarrik bizi den arren, ez dagoela bakarrik. Eta hori, nola izan daiteke? Aitonak oso lagun bereziak dituelako: Xilbestre armiarma, Margarita ahatea, Clementina sagua eta Pakito barraskiloa. Krispinek bizitza beste era batera ikusteko aukera izango du bere aitonarekin.
- Idazlea: Pello Añorga
- Generoa: Narratiba
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2022
- Orrialdeak: 50
- Hizkuntza: Euskera


