Irudi zoragarriz apaindutako poesia liburua dugu hau. Aitona baten bihotzak taupadaka egiten du bertso eta estrofa bakoitzaren atzean. Aurretik aita izan denarentzat rol berria eta zirraragarria aurkezten digu. Bizitza berri baten sekretuaren aurkikuntza, zalantzak eta ziurgabetasunak, gurasoen ilusioa, lehen abestia, malkoak... Aitona izateak eragiten dituen sentimendu bizietatik jaiotzen diren errima maitagarriak topatuko ditugu liburu honetan. Eskerrik asko Juan Kruz, gurekin partekatzeagatik.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Irudigilea: Maite Gurrutxaga
- Generoa: Poesia
- Gaia: Lo-kantak
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: CREOTZ
- Edizio urtea: 2022
- Orrialdeak: 50
- Hizkuntza: Euskera


