Adunan jaio zen (Gipuzkoa). Irakasle eta filologia ikasketak egin zituen. Maisu jardun izan da zenbait urtetan, baita bigarren hezkuntzako irakasle eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere. 1984an hasi zen argitaratzen, eta liburu ugari egin ditu; euskaraz idazten du, eta gaztelaniako bertsioa ere berak egiten du. Haren lanen artean badira ipuinak, nobelak, poesia, igarkizunak eta ahozko tradizioko bildumak. Beste idazle batzuekin batera ere atera ditu liburuak, hala nola Karlos Linazasororekin eta Patxi Zubizarretarekin.
Berarekin topaketak
Adin guztietako gaztetxoak ondo ezagutzen ditu, oso harreman adeitsua egiten du haiekin. Txikienei poesia irakurtzen die, eta igarkizunak eta hitz-jolasak proposatzen dizkie. Handixeagoen galderei erantzutean, poemak eta testu zatiak esaten ditu, eta hala bereganatzen ditu entzuleak.
Lortu dituen sari batzuk:
- Kritika saria, 1994, 2003
- Baporea saria, 1997, 2006
- Euskadi Saria, 1999
- IBBY ohorezko zerrenda 2002