Eleberri zirraragarri eta bizia. Hamabost urteko gazte baten nerabetasun egonezin eta desirak ezin hobe biltzen ditu Igor protagonistaren bizitzak. Honek berrogeita hamar zentimetro kubikoko moto zahar bat erosi eta berritu ostean, komeni ez zaion koadrila batean sartuko da, Irenek, neska eder batek erakarrita. Gainera etxeko giroa ez da oso pozgarria, bere gurasoak banandu dira, aita diruz larri dabil eta arrebarekin ez da batere ondo konpontzen. Hurbileko tonu batekin, lengoai arin eta elkarrizketa askorekin, nobelak eskatzen duen gaurkotasun puntua ematen lortzen du Igerabidek.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Generoa: Narratiba
- Adina: 14-15
- Argitaletxea: ALBERDANIA
- Edizio urtea: 2013
- Orrialdeak: 99
- Hizkuntza: Euskera


