Liburu hau irakurtzen hasi bezain azkar, irudimena martxan jartzen da. Errealitatea eta fantasiaren arteko jokoa da oraingoan Juan Kruz Igerabidek helarazten diguna. Izan ere, Gregorio mutil kozkorrak bere burua tximino batenaren antza nola hartzen duen ikusiko du bere logelako ispiruaren islan. Gregorio, Aliziaren ipuinaren antzera, ispiluan barrena sartuko da eta tximinoak bere lekua hartuko du. Animalia honen burutazioak Gregorioren mundua hankaz gora jarriko du. Istorio dibertigarria, Eider Eibarren irudiekin.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Irudigilea: Eider Eibar
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2018
- Hizkuntza: Euskera


